XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Judatar araolariak (Exorzistak)

(13) Batean eta bestean, etsayak botatzen zituzten judutar batzuek ere, etsai-mendean zeudenen gañera Jesus Jaunaren izena deitzen zuten, esanaz: Paulo'k azaltzen duan Jesus'en izenean agintzen dizutet.

(14) Orrela ari ziranak, Eszeba izeneko apaiz-buru judutar baten semeak ziran.

(15) Baño, etsai gaiztoak, erantzun eta ala esan zion: Jesus ezagutzen det; Paulo ere ba-dakit nor dan; zuek, ordea, nor zerate?.

(16) Ta etsai gaiztoa barruan zeukan gizona ayen gañera irauli zan, eta biren jabe eginda, azpiratu egin zitun; eta etxe artatik biak, larru gorritan eta zaurituta, iges egin zuten.

Gertaera au, Efeso'n bizi ziran judutar eta grezitar guztiak jakin zuten; eta guztiak bildurrez beteta gelditu ziran, eta Jesus Jaunaren izena goratu zuten.

(18) Eta sinismendun asko beren aztikerizko egiteak aitortzera joan ziran.

(19) Denario bakoitza: urrezko peseta bat, gutxi-gorabera; egun bateko lan-saria Aztikerietan ibilli ziran askok ere, beren idaztiak ekarri ta guztien aurrean erre egin zituzten; idazti ayen balioa zenbatekoa izan zitekean aztertuta, berrogei ta amar milla denariokoa zala esan zan.

(20) Onela, indartsu azitzen eta sendotzen ari zan Jainkoaren itza.

(21) Arazo auek bukatuta, Paulo'k Espiritu Santuaren argibidez, Mazedonia ta Akaya zear, Jerusalen'era joateko asmoa artu zuan, eta esan: An egonda, gero Erroma`ra ere joan egin bear det.

(22) Eta bere laguntzalle bi, Timoteo ta Erasto, Mazedonia'ra bialduta, bera, aldi batean, Asia'n gelditu zan.

Efeso'ko ixkanbillak.

(23) Baño aldi artan Jaunaren Bidea zala-ta, ixkanbillak sortu ziran, eta ez txikiak sortu ere.

(24) Elizatxoak: Efeso'ko eliza ospetsuaren iruditxoak Demetrio izeneko zillargin batek, Diana'ren zillarrezko elizatxoak egiñaz, langilleai irabazi ederrak ematen zizkien.